Jaiak

Bedaioko Jaiak

Herriko Jaiak:

Irailaren 8an izaten dira, amabirjina egunaren inguruko egunetan. Bertan, pilota partiduak, herri bazkari eta afariak, herri kirolak, musika eta ingurutxoa ospatzen dira beste ekitaldi askoren artean.

 

 

Harri Festa egunaHarri Festa:

Orain dela urte asko, bi urteetan jarraian, egun berean, harri jasa handia egin zuen eta landare eta soroetan hondamendi handia izan zen. Horren ondorioz, Bedaioko auzoak erabaki zuen egun hori jai egitea. Handik urte batzuetara jai hori ospatzeari utzi egin zioten eta hirugarren aldiz, berriro ere, harriak egundoko sarraskia eragin zuen. Harrez geroztik, egun horretan jai egiten da eta ekitaldi ugari izaten dira Artubi Elkartean.