Aralar Parke Naturala

Txindoki eta Aralar elurtutaLehen aipatu dugun bezala, Bedaiok Aralar Parke naturalarekin zuzeneko harrema du. Aralarko Natura Parkea Gipuzkoako hego-ekialdean eta Nafarroako ipar-mendebaldean dago, eta Euskal Herriko mendizerren artean altu eta zabalenetakoa da, Pirinioez gain.

Bertan oso natur gune aberatsak aurki daitezke, hala nola, Akaitzeko pagadia (bertan pagoak ez ezik, agin ugari ere bada), Pardarri, Txindoki mendiaren iparraldeko amildegiak, Arritzagako bailara eta Pardelutzeko zirko glaziala. Aralarren fauna eta flora espezie bitxiak aurki daitezke, baita eraikin megalitiko ugari ere.

Parke inguruak eta Aia aldea kenduta, ez dago biztanle gunerik Aralarren. Bakarrik baserri batzuk, mendien behealdean sakabanatuak, eta urte-sasoi jakin batzuetan erabiltzen diren artzainen bordak daude gainerakoan. Dena dela, parkea oso eskualde gizarteratuan kokatua dago, Goierri eta Tolosaldean ehun mila biztanletik gora bizi baitira.

Parke barruan lurrak dituzten sei udalerrietan denetara 28.070 biztanle dira. Hala eta guztiz ere, Tolosa eta Lazkao hiri eta industri izaerako herriak dira eta, beraz, Aralarko lurren erabilerak ez die gainerako herriei adina eragiten, gainerakoak landatarragoak dira eta.