Natura eta Landaretza

Natura:

Ingurumena da Bedaioko aberastasunik nagusienetakoa, ez alferrik, Aralarko Parke Naturalaren sarrera puntu bat da. Urteetan zehar bertako biztanleek naturaren oreka mantenduaz, ardura guztiarekin landu, ustiatu eta maitatu dutena.

Animalien artean, baso eta mendian zehar ibilian, ikusi ditzakegu: basurdeak, orkatzak, azeriak, kattagorriak, lepaxuriak, arranoak, sahiarreak, trikuak, mozoloak eta beste hainbat ugaztun eta hegazti mota.

Ezin aipatu gabe utzi, erreka eta bere inguruan sortzen den bizitza.

Landaretza:

Hasieran aipatu den arren, eta oraindik ere sagastiak ikusten badira ere, pinua da, batez ere, bailararen beheko partean nagusi. Izan ere, bera bait da hazkunde azkarren duen zuhaitz mota, badira, ordea, beste hainbat zuhaitz, pagadiak edo hariztiak bezala, urteetan zehar baso ederrak osatu dituztenak, hainbat animalien gordeleku izanik.

Udazken eta udaberri aldera inguratzen bagara, eta pixka bat saiatu ezkero, gure sukaldean hain preziatuak diren xixa eta onttoak ere topatu ahal izango ditugu.