Pertsonaiak

Lardasketaren azala1881-ko Urtarrilaren 3-an jaio zen Abaetxe zaharrean, Jose Ramon Zubillaga, besteak beste idazle lanetan aritua. Gazte denboran Argentinara emigratu behar izan zuen eta bertan idatzi zituen "Lardasketa" eta "Euskaldunak Argentinan" liburuak.

SarasolaEzin utzi aipatu gabe Zumizketa baserrian jaiotako J.A. Sarasola, errepublika garaian alkate pedaneo izan zena, baina, Sarasola ez dugu ezaguna lan horregatik, baizik eta txistulari aparta izan genuelako, bere txistu eta danbolinen doinuez, hainbat herritako jaiak alaitzeko ardura izan zuen, gipuzkoar nahiz nafar herriak.

Bera izan zen Bedaioko Ingurutxoa gaur egun mantentzearen errudun, eta nahiz eta dagoeneko galduak egon, beste zenbait dantza zaharren erakusle ere.Sarasolaren homenezko plaka