Ene Sorterriari

Zubillaga eta bere emaztea Mariana ezkontza egunean"Ene sorterri maiteari:

Iru urte oraindikan ez dira bete, loxintxa pixka bat egin izan ninzuola, Gipuzkoa’ko baztar-baztarrean bizi zeraten Bedayo’tarrari.

Zuokin nago berriro. Bañan oraingoan ez nereak esateko. Zuen auzoko oitura zaarrak ta onak jalkitu nai dizkizuet. Ta auxen izango dezute nire azkeneko idazketako lana."

 

Honela hasten da Jose Ramon Zubillagaren "Ene Sorterriari" liburua. Aurten Bedaioko Abaetxe zaharra baserrian jaio zela 120 urte betetzen dira. Garai hartako euskaldun asko bezela, atzerrira, Argentinara, joan behar izan zuen. Bertan idatzi zituen “Lardasketa” eta “Euskaldunak Argentinan” liburuak. Bada ordea idatzi zuen beste liburu bat, baina argitaratzea iritsi ez zena “Ene sorterria” hain zuzen ere, 1965. urtean idatzia.

Aurten, Jose Ramonen familiari esker astiro astiro liburua pasartez pasarte argitaratzen joango gara web-gune honetan:

1.Zatia: "Itzaurrea", "Tolosa'ko Auzo Bedayo" eta "Berayo Baserri guztien izenak".

2.Zatia: "Berayoko bordak", "Mandioa", "Berayoko burdi bideak", "Berayoko oiturak: Ur bedeinkatua, Aurrenengo jaun-Artzea, Txartela, Erri-Jaya, Batayoa, Ezkontza, Santa-Ageda, Berayoko Gizon-Anaidia, Berayoko Pestak".

3.Zatia: "Berayoko oiturak: Berayoko Pestak (2), Indianoak, Berayoko jazkera, Berayotarren Zurrukutulak".

4.Zatia: "Gurutzeak, Eskea, Ganarua(1)"

5.Zatia: "Ganarua, Eriotzaren kurrizka, Jan-Ontziak, Soro-Lan tresnak, Belardiak, Itxituak, Gaariak, Gurdia, Lega, Lardaya, Gaztaidi-Lanak, Ganaru-Janak(1)"

6.Zatia: "Ganaru-Janak(2), Ardi Jakiak, Auntzak, Buztarria, Zuaiztiak: Arantzak, Antzalla, Kaubia, Txondarra, Txalia, Arrobia, "Animali"Batzuk: Katagorria, Muxarra, Satorra, Trikua, Ene Sorterriko Arrayak, Arrastakariak, Etxe-Hegaztiak, Ollo Berekoya, Basa-piztiak (1)"

7.Zatia: "Basa-piztiak (2)", Ezkerreko besoa, Iturriak, Erlea, Zizak Perretxiko ta Ontoak, Bizkar zabalak, Astoarena, Buru gogorrak, Euskaldunak Amerikan, izugarrizko liburua, Tontor babesak"