Ezagutu Bedaio

Bedaio, Balerdi magalean kokaturik dagoen Tolosar auzoa da, baina Tolosar auzoa izan arren ez dugu aurkituko Gipuzkoa osoan bere udalerriko mugetatik hain urruntasun handia duen beste auzorik, izan ere ez du Tolosarekin inongo harreman geografikorik, honek ekarri diolarik nahiz eta auzoa izan herri izaera propio bat izatea.

Bedaio Balerdiren magaleanBere mugako udalerriak ondoko hauek dira (erlojuaren horratzen norantza harturik): Altzo, Lizartza, Orexa, Gaztelu, Azkarate (Nafarra bera, beraz Nafarroarekin muga egiten du Bedaiok), Amezketa eta Alegia. Bedaioko gailurrik altuena eta aldi berean Tolosakoa ere, Artubiko gainean aurkitzen dugu 1254 metrotara, Aralarko Mailoak duten ikuspegi ederren eta ikusgarrienetakoa dugu, Gipuzkoaren eta Nafarroaren zati handi bat hartzen dituelarik eta nola ez, Aralarko mendizerra.

Bedaio, Gipuzkoako latifundiorik esanguratsuenetakoa izan da eta bere garaian baita sagastirik emankorrenetakoa ere, honen lekuko, Tolosako Elosegitar markesa, Bedaioko mendi eta baserrien jabe izandakoa, arduratu zen Normandiatik bost mila sagarrondo ekarri eta landatzeaz, zazpi mila zaku sagar ustiatzera heldu zirelarik.

Misterio punttu bat ematen badiogu, zenbait esanek diote, mitologiako Marik, bere afaltokia duela Balerdi azpian dagoen Sagar-zulo izeneko kobazuloan.